Ertzaintzak esku hartu behar izan du EHUra autoz
datozen pertsona guztiak sarrerako
errotondatik ez gurutzatzeko. Nahiz eta errepide hori gurutzatzeko zubi bat
prestatu duten, jende askok eta askok errotondatik gurutzatzea erabakitzen
dute, arrisku handiko egoera bat sortuz. EHUko lanek azkeneko bi ikasturte hauetan kanpus barnean zeuden bi aparkaleku nagusiak ixtea eragin
dute.
Errektoretzaren arabera 800 dira egunero unibertsitatera datozen autoak. Auto guzti hauek aurten beren-beregi sortu diren hiru aparkaleku berrietan aparkatzera behartuta daude, hirurak kanpusetik kanpo. Egoera honek sortu du egunero kanpusetik kanpo aparkatzen duten 800 auto horietako pertsonak, errepidea gurutzatzera behartuak izatea.
Arrisku egoera hura ekiditeko asmoz errektoretzak hainbat
ekimen eraman ditu aurrera. Kurtsoa hasi baino lehenago ikasle guztiei bidalitako
mezu batean egoera azaldu eta zubia erabiltzea eskatzen zitzaien. Honek emaitza
nabariak eman ez zituenez ondoren unibertsitateko segurtasun zaindariak bertara
bidali zituzten eta obretako materialez bete zuten gurutzabidea. Honek ere ez
zuen esperotakoa lortu.
Adur Perez
No hay comentarios:
Publicar un comentario