
1992tik aurrera, beraz, unibertsitateko sarreran bildu ziren egunero
irakasle kaleratuak, pankarta baten atzean haien eskaera aditzera emateko. Egun
hotz eta euritsuenetan ere bertan egon ziren lanegun oro, 2007an legedia aldatu
zen arte.
EAJ eta CiUk bultzatutako lege berriak argi berdea izan zuen, PSOEk 2005ean
haren aurka aurkeztu zuen errekurtsoa ezgaitu ostean: jada ez zen beharrezko
funtzionario izatea unibertsitatearekin kontratu luzea sinatu ahal izateko. Eta
hala, irakasle kaleratu asko unibertsitatera itzuli ahal izan ziren.
Haietako hiruk, José Luis Herrerok, Antton Azkargortak eta Enrique Lópezek,
ordea, unibertsitateko sarreran biltzeko errutinarekin jarraitzen dute. Legea
aldatu zen arren, zenbait eskera mantentzen dituzte oraindik orain
unibertsitatera itzultzeko: lehena, sarrera duin bat, irakasle kaleratuak
kolektibo bezala itzularaztea ahalbidetzen duena, banakako kontratuak
errefusatuz; bigarrena, bi urtez kobratu gabe lan egin zuten, eta urte
horietako soldata berreskuratu nahi dute; eta, azkenik, hirugarrena,
antzinakotasuna errespetatzea, jubilatzerakoan garrantzitsua baita azken
urteotan lanean ibili direla erakustea.
2010ean haien borrokak entzutea izan zuen unibertsitateko ikasle batzuek irakasle
kaleratuei buruzko laburra sortu zutenean, kurtso amaierako proiektu gisa. Ideia
haratago joan zen Eguzki Bideoak izeneko ekoiztetxeak ordu eta erdiko
dokumentala kaleratu zuenean, gai beraren inguruan. Egunero deitzen da, eta copyleft lizentziapean eskuragarri dago
interneten, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bideotekan eta
Durangoko Azokan, besteak beste.
Etorkizunari
begira, itxaropentsu ageri dira epe laburrean: hauteskundeak datoz, bai
autonomikoak, bai eta EHUko errektore berria hautatzekoak. Hiru irakasle
kaleratuek mantentzen dute beraien egoera ez ebaztearen arrazoia funtsean eta
hertsian politikoa dela. PSOE seinalatzen dute erantzule nagusienetariko gisa,
eta hurrengo hilabeteetan alderdi horren indarra ahulduko den itxaropena dute.
Asier Rufo Gaztelumendi
No hay comentarios:
Publicar un comentario