martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako Ikasle Mugimendua martxan da




Joan den asteko ostegunean Leioako Ikasle Mugimenduaren aurkezpenak burutu dira fakultate guztietan. Goiz osoan zehar ospatu ziren aurkezpen hauek, Gizarte Zientziak, Magisteritza, Medikuntza, Zuzenbide eta Zientzietako fakultateetan. 
 
Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean 60 pertsona inguru bildu ziren aurkezpenera. Hainbat ikasle taldek hartu zuten parte bertan, hala nola, Ikasle Abertzaleak, Euskadiko Gazte Komunistak eta GKZetako Asamblada. Talde bakoitzaren azalpenarekin batera, Leioako Ikasle Mugimendu osoaren arteko koordinazioa nabarmendu nahi izan zuten. Bestalde, hezkuntza publikoan egiten ari diren murrizketak eta pribatizazioaren lehen pausuak salatu zituzten. Irailaren 26ko greba orokorra eta urriaren 11ko ikasleen nazioarteko greba kokatu zituen egungo testuinguruan Irati Mogollon Ikasle Abertzaleetako kideak, “erantzuteko eta ekiteko garaia baita”. Greba hauetaz gain, artean beste mobilizazio batzuk ere izango direla aurreratu du. 

Atzo Ikasle Abertzaleak antolakundearen aurtengo lehen batzarra izan zen, eta bihar fakultateko asanbladako bilera ere izango da, hall-ean 13:30etan.

Amaiur Pagola

No hay comentarios:

Publicar un comentario