martes, 18 de septiembre de 2012

EHUko Ekihouse proiektuak lekua hartu du urte honetako Solar Decathlon lehiaketan





Madrilen ospatzen ari da orain Solar Decathlon arkitektura eta ingeniaritza sostengarriaren lehiaketa, eta EHUko ikasle, irakasle eta lankide talde batek osaturiko proiektua izan da nabarmen. Honen izena, Ekihouse
 
Ekihouse proiektua 30 bat ikaslez osatutako taldea zen bere sorreran, gehienbat arkitektoak, baina ingeniari batzuk ere bazituen. Dena den, gerora “bolondres moduan, edozein asignatura edo espezialitateko ikasle, irakasle eta ikerlariak egon dira lanean proiektuaren diseinuan” Victor Araujo komunikazio arduradunaren hitzetan. Nahiz eta desberdinak, taldekide guztiek helburu bera daukate, ekihouse proiektuarena, hain zuzen: “Etxe pasiboa” deritzona, edo, bestela esanda, arkitektura eta ingeniaritza sostengarri eta ekologikoa biltzen dituen etxebizitza diseinatzea. 

Helburu hori bera dute Solar Decathlon lehiaketan, non parte-hartzaileek nahiko erronka garrantzitsua dute aurrean: Talde bakoitzak bere proiektuko etxea eraiki behar du, bakarrik eguzki energiaz hornitua bakarrik, eta aste batez funtzionamenduan mantentzea energia horrekin. 

Horrela, EHUko taldeak aurkeztu du jada bere etxe sostengarria, mundu osoko beste 19 talderekin batera. Denborak esango du zeinena den egokiena, baina oraingoz, ez dago bide okerrean diseinu euskalduna.

Ioritz Puente

No hay comentarios:

Publicar un comentario