
Mega urte amaieran jarriko da funtzionamenduan, eta Megaupload ohiak eskaintzen
zuenaren antzekoa eskainiko du: artxiboen deskarga zuzena, eta
erabiltzaileentzako errazak diren tresnekin. Hala ere, desberdintasun handi bat
izango du, datu guztiak zifratuak egongo baitira.
Horrela, artxiboa igotzen duenak baino ez du kontrola izango artxiboarengan,
horrela, norbaitek jabetza intelektuala bortxatzen duen artxiboren bat elkarbanatzen
badu, plataformak ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Artxibo oro
pasahitz batekin joango da, igotzaileak baino ez duena jakingo, eta honek nahi
duenarekin elkarbanatuko du pasahitza eta, horrela, artxiboa. Ez Megak ez
biltegiratzearen jabeak ez dute pasahitza momentu batean ere ez jakingo.
Biltegiratzea ere, esan bezala, aldatu egiten da, eta hein handi batean,
autoritateen lana zaildu egiten du. Orain oso zaila da artxiboak kentzea, ez
baitaude zentral batean gordeta, mundu osotik zabaldurik baizik. Maniobra
berdina erabili du the
pirate bay torrent bilatzaileak, pirateriaren aurkako autoritateak
saihestu nahian.
Dotcom-ek laguntza legal handia izan du hau martxan jartzeko, eta ziur dago
ez duela legerik hausten zerbitzu berri honekin. Bere hitzetan, plataforma
berri hau ixteko modu bakarra datuen zifratzea ilegala bihurtzea izango liteke,
baina hau ezin izango liteke egin pertsonen pribatasun eskubidearen aurka
baitago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario