Nokiak modu ofizialean
ezagutzera eman du Europako herrialde gehienetan bere azken mugikorrak izango
duen salmentarako prezioa. Prezio horiek aldakorrak dira herrialdetik
herrialdera baina orokorrean Italiako
599 eurotik Suediako
675 eurora doaz.
Prezio hauekin
Nokiaren mugikor estandarteak aurre egin nahi dio Samsung Galaxy S3 eta iPhone
5ari, azkeneko honen 32Gbeko bertsioa 769 euro
balio duelarik. Tamalez oraindik ez dute jakitera eman estatu espainiarrean
izango duen prezioa ezta kanporatze data.
Nokia Lumia 920a,
enpresa finlandiarraren apostua da Windows Phone 8z baliatuz beste SOetan
errege diren Samsung Galaxy S3 eta iPhone 5ari aurre egiteko.
Horretarako hainbat berrikuntzaz baliatu da, hala nola pantaila
azkarragoa, edo eskularruekin
ere erabil daitekeen ukipen-pantaila.
Berrikuntza guzti
hauek direla eta, hainbat web-orrialdeko
adituek merkatuko pantaila
eta kamera
onenak dituela aitortu dute, iPhone 5a eta Galaxy S3a menderatuz.
Adur Perez
No hay comentarios:
Publicar un comentario