Samsung Galaxy Note IIa urriaren 4an salgai Espainiar Estatuan
Samsung Galaxy Note II, Smartphone eta tablet-en arteko hibridoaren bigarren
belaunaldiak badauka jada kaleratze data Espainiar estatuan: Urriak 4. Oraindik ez dago argi bere prezioa, baina 16
gigako aparatuak 660 euro inguru balioko ditu, Expansys online dendaren arabera.

Hibridoaren ideiak arrakasta gutxi izango zuela uste izan zuten aditu askok,
baina Samsung konpainiak Galaxy Note aurkeztu zuenean, denak harritu zituen. Orain, Hego Koreako enpresak
berriro errepikatu nahi du arrakasta hori, Galaxy
Note II-a merkaturatuz.
Berlineko IFA azokan aurkeztu zuen Samsung-ek bere azkenengo Smartphone-a, eta han aurkeztu ziren Note II-ak dituen hobekuntzak bere aurrekariarekin alderatuta.
Mugikor berria Samsung Galaxy SIII aren diseinura hurbiltzen da. Pantailari begiratuta,
Note IIak Super AMOLED pantaila bat dauka, 1280x720 píxelekin. Tamainan ere
handitu egin da, 5 hazbetetik 5,5 hazbetera.1,6 GHzko Lau nukleoko
prozesagailua dauka, eta RAM memoriako 2 GB. Horretaz gain, Galaxy Note IIak stylus S Pen hobetu bat dakar, zeinak 24 presio maila desberdin
neurtzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario