domingo, 21 de octubre de 2012

Microsoften Xbox 360 kontsolak 70 milioi unitate saldu ditu dagoeneko


Microsoften Xbox 360 kontsolak 70 milioi unitate saldu ditu dagoeneko. Belaunaldi honetako kontsolen buruan jartzen du datu horrek Sony-ren PlayStation3 baino zazpi milioi kontsola gehiago salduz. Hala ere zifra honekin ez du Nintendoren Wii-ren zifra hautsi, 96 milioi kontsola saldu baititu kontsola Japoniarrak.

Hainbat merkatutan kontsola amerikarrak duen nagusitasuna esanguratsua da, hala nola bere etxean, Estatu batuetan saltzen diren kontsolen ia erdia, %49; Xbox 360 dira.

 Hala ere, aurreko urteko salmenta datuak konparatuz Microsoftek 600.000 ale gutxiago saldu ditu, 1,7 milioi kontsola salduz urte honetako hirugarren lauhilekoan, iazko 2,3 milioirekin alderatuz. Honek urte batetik besterako jaitsiera handia da, zehazki %29koa.


Xbox 360a 2005 urteko azaroan kaleratu zuten, beraz 2012 bere zazpigarren urtea da salmentan. Honek esan nahi du, adituen arabera, bere salmenta zikloaren bukaeratik hurbil egon daitekeela. Edozein mometutan kaleratu dezaketela bere balizko ordezkaria, adituen ahotsek diotenez seguraski hurrengo E3-an,  Electronic Entertaiment Expo, ekainean eman ohi den bideojoko eta kontsolen azoka nagusian.  

Adur Perez

No hay comentarios:

Publicar un comentario