lunes, 22 de octubre de 2012

Googlek smartphone bat, tablet bat eta Android berri bat argitaratuko ditu

Googlek ekitaldi bat du prestatuta urriaren 29rako York Berrian. Ebentuari buruzko datu guztiak sekretuak izan beharko liratekeen arren, Googleri lotutako pertsona batek informazioa filtratu du, The Next Web guneak berrestsitakoaren arabera.

Antza denez Googlek sorpresa batzuk dauzka prest. Besteak beste, Samsung Nexus tablet berri bart, Nexus 7ren bertsio berri bat, Androiden bertsio berri bat eta LG Nexus smartphone berri bat izango lirateke Googlek bere bezeroentzat garatu dituen berrikuntzak, eta urriaren 29an publiko egingo dituenak.



Honetaz gain, litekeena da Googlek Samsung konpainiarekin prestatu duen aliantza berria aditzera ematea. Googlek hego koreako konpainiarekin batera 10 pulgadatako tablet berri bat garatuko lukeela uste da.

Produktu eta berrikuntza hauen bidez, Google konpainia Apple-en iPad Mini berriarekin, nahiz Microsoften Windows 8rekin lehiatuko da merkatuan.

Asier Rufo Gaztelumendi

Mega: Megaupload-en oinordekoa



Mega deituriko zerbitzua izango da Megaupload famatuaren oinordekoa. Bere aurrekariarekin izandako arazo legalak saihesteko, Kim Dotcom jabeak bi neurri jakinarazi ditu: alde batetik, biltegiratze gehiena hodei edo “cloud” en gordeko du, eta pasahitz sistema berri batek deskargen erantzule izatea galaraziko dio. 

Mega urte amaieran jarriko da funtzionamenduan, eta Megaupload ohiak eskaintzen zuenaren antzekoa eskainiko du: artxiboen deskarga zuzena, eta erabiltzaileentzako errazak diren tresnekin. Hala ere, desberdintasun handi bat izango du, datu guztiak zifratuak egongo baitira.

Horrela, artxiboa igotzen duenak baino ez du kontrola izango artxiboarengan, horrela, norbaitek jabetza intelektuala bortxatzen duen artxiboren bat elkarbanatzen badu, plataformak ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Artxibo oro pasahitz batekin joango da, igotzaileak baino ez duena jakingo, eta honek nahi duenarekin elkarbanatuko du pasahitza eta, horrela, artxiboa. Ez Megak ez biltegiratzearen jabeak ez dute pasahitza momentu batean ere ez jakingo.

Biltegiratzea ere, esan bezala, aldatu egiten da, eta hein handi batean, autoritateen lana zaildu egiten du. Orain oso zaila da artxiboak kentzea, ez baitaude zentral batean gordeta, mundu osotik zabaldurik baizik. Maniobra berdina erabili du the pirate bay torrent bilatzaileak, pirateriaren aurkako autoritateak saihestu nahian. 

Dotcom-ek laguntza legal handia izan du hau martxan jartzeko, eta ziur dago ez duela legerik hausten zerbitzu berri honekin. Bere hitzetan, plataforma berri hau ixteko modu bakarra datuen zifratzea ilegala bihurtzea izango liteke, baina hau ezin izango liteke egin pertsonen pribatasun eskubidearen aurka baitago.

domingo, 21 de octubre de 2012

5. Ariketa praktikoa


1. Ingurunea, audientziak eta euskarria aldatu egin badira, nolatan ez da aldatuko bada kazetaria?

Kazetaria aldatu egin da, teknologikoki aktiboa duen jarrera izatera igaro baita. Horrela, lehen mailako informazio eskasiari eta edukien homogenizazioari aurre egin zaio. Etengabeko eguneratzea ematen da software berriari esker, eta teknika eta teknologiak moldatu egin behar izan dira. Esan beharrik ez dago, aldaketa sakonena Internetek ekarri duela, eta lanbidea zeharo aldatu duela hiru alderdi nagusitan: giza harremanetan, lanaren perfekzionamenduan eta denbora eta gastuak gutxitzean.

2. Zer esan nahi du multimedia kazetari hitzak?

Multimedia kazetaria plataforma berrietarako produktuekin lan egingo duen profesionala da, gaietan eta edukietan zentratu behar dena. Interneterako, irratirako, telebistarako eta paperezko hainbat medioetarako prestatu beharko ditu albisteak. Hala ere, ez da soilik dena aldi berean egingo duen “multitarea kazetaria” bilatzen. Denboraren kudeaketa eramankorragoa eta albistearen kalitatea bilatzen dira “multimedia” kazetariarengan. Horregatik, informazioa kudeatzea izango da erronka nagusia. Baina horretarako, mentalitate aldaketa eta medioen arteko lanaren koordinaketa handiagoa beharrezkoak izango dira. Profesional batzuen ustez, ordea, konbergentzia honek aspektu negatiboak ditu, kazetaritzaren kalitatea kaskartuko delakoan.

3. Prest al daude profesionalak lan ugari horiei aurre egiteko? Kazetaria, informazioaren paketatzaile soil bihurtzen al da?

Ez da komunikabide batentzat lan egiten, edukien hornitzaile bihurtzen dira beraz, lanen koordinazio handiagoa eta egunkari, irrati kate edo telebista kate baterako lan egitetik eratorritako espazio eta denbora mailako murrizketak gainditzea beharrezkoa da. 

4. Zer bilatzen da kazetari multimedia lortzearekin?

Eskuragarri dauden baliabideak aprobetxatzea da, edozein mediorekin edozein mediorako erabatekoak diren informazio-produktuak sortu ahal izateko. Edozein mediorako prest dagoen kazetaria, honen zailtasunak nabariak izan arren, ongi idazten duen kazetaria balitekeelako ahozko erraztasunik ez izatea edota gorputz hizkuntza egokia faltan izatea, kamera aurrean agertzeko.

5. “Orkestra kazetaria” izan al daiteke ona esparru guztietan?

Ez. Bere idazteko abileziak onak izanagatik ez du esan nahi beste esparruetan gaitasun maila bera mantenduko duenik, adibidez, irudi ona izatea, ahoz komunikatzeko gaitasuna izatea edota webguneak eta blogak kudeatzeko abilezia informatikoa izatea.

6. Kazetariak, askotan, maila ertaineko internautari egin behar dio aurre; izan ere, potentzialki, edozein erabiltzailek idatzi eta eseki dezake albistea sarean.  Baina, benetako arerioa al da hori?

Ez. Interneten informazioa ipintzeko gai diren iturriak ugari badira ere, kazetari profesionalaren lana ezinbestekoa da informazio gordin hori “sukaldatzeko” garaian. Informazio gordina kontrastatu, kudeatu, prestatu eta modu egokian aurkeztu behar da, eta horretarako ezinbestekoa da profesionalaren jarduna.

7. Nolakoa izango da gure etorkizuna?

García Avilés-en hitzetan oinarrituta, ez da guztiz beharrezkoa teknologia berrien inguruan trebezia handia izatea. Etorkizuna ez dago ez komunikabideetan ez banaketa-teknologietan, baizik eta oinarrizko informazioari balioa gehitzen dioten edukiak bilatu, aztertu, sortu eta idazteko gaitasunean. Hau da, etorkizunaren klabea ez dago teknologia berriek ematen duten aukeretan, baizik eta, azken finean, kazetariak informazioari ematen dion tratamenduan: Zein informazio eman, nola eman, etab. Hala ere, nahiz eta hori izan kazetariaren etorkizunaren muina, ukaezina da ziberkazetaritza eta teknologia berrien aukerak guztiz eraldatu dutela kazetariaren baliabideak. Horrek esan nahi duena zera da, kazetariaren etorkizunean informazioaren tratamendurako trebezia izanik gakoa, ezingo ditu kontuan ez hartu(Jada gaur egun ezin dituelako kontuan ez hartu)teknologiak ematen dituen aukerak.

Azken finean, kazetariaren etorkizunaren oinarria informazioaren trataera izaten jarraitzen du, baina kazetariak onartu behar du ziberkazetaritzak eta teknologia berriak duten lekua bere lanean, aldatu eta zabaldu egin duela bere lan eremua, eta beraz, moldatu egin behar da egoera honetara. Hau da, etorkizunean prestakuntza anitz izan behar du, komunikabide oro erabiltzeko, baina oinarria, informazioaren tratamendua, ahaztu gabe.

Microsoften Xbox 360 kontsolak 70 milioi unitate saldu ditu dagoeneko


Microsoften Xbox 360 kontsolak 70 milioi unitate saldu ditu dagoeneko. Belaunaldi honetako kontsolen buruan jartzen du datu horrek Sony-ren PlayStation3 baino zazpi milioi kontsola gehiago salduz. Hala ere zifra honekin ez du Nintendoren Wii-ren zifra hautsi, 96 milioi kontsola saldu baititu kontsola Japoniarrak.

Hainbat merkatutan kontsola amerikarrak duen nagusitasuna esanguratsua da, hala nola bere etxean, Estatu batuetan saltzen diren kontsolen ia erdia, %49; Xbox 360 dira.

 Hala ere, aurreko urteko salmenta datuak konparatuz Microsoftek 600.000 ale gutxiago saldu ditu, 1,7 milioi kontsola salduz urte honetako hirugarren lauhilekoan, iazko 2,3 milioirekin alderatuz. Honek urte batetik besterako jaitsiera handia da, zehazki %29koa.

lunes, 1 de octubre de 2012

Mendizaleentzako aplikazioa garatu du EHUko ikasle batek

Android sistemadun sakelekoentzako aplikazio bat garatu du Maria Teresa Ruiz Monzón EHUko ikasleak. Aplikazio hau mendizaleentzat bereziki pentsatuta dago, “Google Earth-en antzekoa da, baina asmo zehatzagoa dauka”, egilearen esanetan. Izan ere, mendian lainoa sartuz gero ere bidea aurkitzeko aukera eskaintzen du informatika ikaslearen proiektu honek.

Mendizaleek haien mugikorretako 3D geolokalizazioa erabili ahal izango dute EAEko gailurretan ez galtzeko. Askotan, zaila izaten da bi dimentsiotako mapen bitartez mendian kokatzea, eta istripuak saihesteko funtzioa bete nahi du gasteizko gazte honen ikasketa amaierako proiektuak. Bideojokoetan oinarritutako teknikak erabili ditu Ruizek errealismo handiz irudikatzeko malda, koska eta amildegiak. Datu geografikoak eta erliebe mapak Eusko Jaurlaritzako www.geoeuskadi.net webgunetik lortu ditu. Gainera, hainbat programa gehitu behar izan dizkio Android sistemari, besteak beste OpenGL ES (programazio grafikorako interfaza), LaTeX (testu konposiziorako sistema) eta Sapefile (geodatuen fitxategietarako formatua).

Samsung Galaxy Note IIa urriaren 4an salgai Espainiar Estatuan



Samsung Galaxy Note II, Smartphone eta tablet-en arteko hibridoaren bigarren belaunaldiak badauka jada kaleratze data Espainiar estatuan: Urriak 4.  Oraindik ez dago argi bere prezioa, baina 16 gigako aparatuak 660 euro inguru balioko ditu, Expansys online dendaren arabera.

Hibridoaren ideiak arrakasta gutxi izango zuela uste izan zuten aditu askok, baina Samsung konpainiak
Galaxy Note aurkeztu zuenean, denak harritu zituen. Orain, Hego Koreako enpresak berriro errepikatu nahi du arrakasta hori, Galaxy Note II-a merkaturatuz.